miércoles, 15 de junio de 2011

ARGUDIASKO TESTUA

ERRETZEA EDO EZ ERRETZEA



Gai honekin denbora asko daramagu , jendea ez da erabakiekin ados jartzen, azkena tabernetan erretzea debekatzea izan da.Erabaki honekin ez dago jendea batere ados, batez ere tabernariak , esaten dutelako horrela bezeroak galtzen dituztela.

Nire ustez, tabernaren nagusia nahi baldin badu bere tabernan erretzea egin  dezala leku bat kanpoan erretzeko, leku batzuetan dagoen bezala,horrela ez dira kexatzen bezeroak galtzen dituztela;gainera horrela erretzen dutenak erre dezakete tabernaren barruan daudenei molestatu gabe, bestela egin dezatela erretzaileentzako eta ez erretzaileentzako
tabernak.

Egin dezatela erretzeko taberna batzuk eta beste batzuk ez dutenentzako erretzen, horrela denak gustura egongo dira bere giroan .Horrela erretzen dutenek , ez diete ez erretzaileri kalte egiten eta nahi duten guztia erre dezakete.

Bestela egin dezatela espazio txiki bat tabernan , lehen leku batzuetan zegoen bezala eta hor erretzaileak erre dezatela.
Horrela adibidez bikote bat joaten bada taberna batera eta bat erretzailea eta bestea ez , erretzen duena erre dezake eta bere bikotearen taberna berberean egon dezake .

Askotan , gobernuak debekatzen duenean zerbait ez dugu kasurik egiten eta gainera gehiago egiten dugu , orduan kontra-efektua sortzen da.
Besteen eskubideak errespetatzen diren bitartean , bakoitza nahi duena egin dezala.

Abenduaren 26ko Tabakoaren kontrako osasun neurriei buruzko 28/2005 Legearen 7. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, guztiz debekatuta dago lantoki publiko eta pribatuetan erretzea,atari zabalean izan ezik.Horretaz gainera,debekatzen du administrazio publikoen eta zuzenbide publikoko entitateen zentro eta bulegoetan erretzea, lege honekin jende asko ez dago ados esaten dutelako ea zergatik debekatuta dagoen erretzea tabakoa legala bada eta beraiek ordaintzen dutela tabakoa berz nahi duten lekuan eta nahi dutenean erre dezaketela esaten duten.
Honen guztien emaitza dena lehen zegoen bezala ustea izango da, tabernetan espazio bat jarri erretzaileak lasai erretzeko eta besteei kutsatu gabe, horrela ere tabernariek ezingo dira kexatu, ez dutelako bezerorik galduko.
Jendeak horrela ere ez da joan izango behar kalera erretzera eta bere familiarekin egon daiteke.

jueves, 26 de mayo de 2011

ORIO

Oriora maiatzaren 2tik, maiatzaren 4ra egon ginen; Gasteiztik 8:15tan atera ginen eta Oriora 10etan heldu ginen, autobusez.

Orion gauza asko egin genituen: futbolean eta saskibaloian jolastu, ondartzara joan. guk prestatutako jokuetara jolastu eta euskara asko hitz egin genuen.

Orio primeran pasa genuen, gainera eguraldi oso ona egin zuen.
Gainera, Beasaineko batzuen laguna egin ginen eta bikain pasa genuen.

Argazki guztiak ikusi nahi baldin badituzu egin klik hemen